Kalean edateagatik zigortutako adingabeei isuna saihesteko aukera emango die Barakaldoko Udalak heldu den azarotik aurrera. Horretarako, ezarritako auzolanak bete edo tailerretan parte hartu beharko dute. Tontxu Rodriguez alkateak atzo azaldu zuenez, 16 urtetik beherakoek isuna tailerretan parte hartzeagatik ordezkatzeko aukera izango dute, eta 16-18 urte artekoek, berriz, auzolanak egiteagatik. Rodriguezek jakinarazi duenez, udalak kaleko edanean harrapatutako adingabeen gurasoei zigorraren berri emango die, eta isuna ordezkatzeko programa berria onartzen dutenei, ehun euroko bermea ezarri.
Kalean edateagatik 750 euro arterainoko isunak jartzen ditu Barakaldoko Udalak, eta zigortutakoen %38 adingabeak dira, iturri horren arabera.
Kaleko edanagatik zigortu gazteei aukeran auzolana jarriko diete Barakaldon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu