Ehiza

Kalera irten dira ehizaren defentsan

Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak egin dituzte Ehiza Bai! lelopean. 

Donostiako manifestazioaren irudi bat, Alderdi Ederren. BERRIA
2018ko apirilaren 15a
08:04
Entzun

Euren kontrako kritikak salatu eta ehiza defendatzera kalera irten dira Hego Euskal Herrian milaka ehiztari. Bilbon, Donostian eta Iruñean egin dituzte protestak Ehiza bai! lelopean. "Ehizak aberastasuna dakar eta ingurumena zaintzen laguntzen du", adierazi dute antlatzaileek. 

Ehiza "etiko eta iraunkor" baten alde agertu dira kolektiboak, eta errespetua eskatu dute, "buka daitezela iraunak eta meatxuak". Euren zaletasuna "askatasunez gozatzeko" eskubidea ere aldarriatu dute. 

Ezohiko irudia izan da ehiztariek hegoaldeko hiru hiriburutan eskaini dutena. Izan ere, baziren 27 urte halako protestarik egiten ez zela. Gaurkoa, baina, Espainiako ehiztarien elkarteek deitutako protesta izan da eta antzeko matxan egin dituzte estatuko beste hianbat hiritan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.