Kaleratze prozesuan daudenei laguntza emango diete Bilboko auzo elkarteek

2013ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Ohiko etxebizitzatik kaleratzeko prozesuan dauden Bilboko biztanleek doako laguntza juridikoa izango dute aurrerantzean. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak abiatu du egitasmoa, halako egoeran daudenen «erabateko babesgabetasunari» erreparatuta. Atzo prentsaurrekoan zehaztu zuenez, «lege aholkularitza eta laguntza zerbitzua» emango ditu, prozesuan daudenek etxea gal eta zorra handi ez dezaten.

«Elkartasunak» harrarazi dio neurria federazioari: «Kaleratzeek eragindako eraso sozialak konpontzen lagundu nahi dugu». Indarrean dagoen araudia kritikatu du, besteak beste, zorra etxearen truke kitatzeko aukerarik ematen ez duelako. Hori dela eta, kaleratzeak gelditzeko eskatzen duten taldeekin bat egin dute auzo elkarteek, eta «neurri eraginkorrak» galdegin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.