Juan Kalparsoro EAEko fiskalburuak uste du Polizia buruzko hausnarketa egitea eskatzen duela atzo jazo zen "hilketa deitoragarriak". Bere ustez, oso gertaera larria da, eta hausnartu egin behar da halako gertaerak nola sahies daitezkeen jakiteko. "Sakon hasunartu behar da honi buruz: zer Polizia nahi dugun, nolakoa sortu dugun eta beren lana betetzeko pertsona horiei zein baliabide emate dizkiegun".
Gaineratu duenez, "dirudi, ez direla gauzak behar bezala egiten ari".
Arauzko armarik ez
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak berretsi egin du ertzainak ez zuela tiro egin bere arauzko armarekin. Hala, hilketa ez dela poliziaren ekintza bat izan nabarmendu du.
Atzoko hilketaren ustezko egilea delakoan atxilo hartu duten ertzainak lanerako gaitasun guztiak betetzen zituela ziurtatu du sailburuak. Hala ere, zehaztu egin du gaitz fisiko baten ondorioz mugaturik zituela "zenbait zerbitzu".
Bestalde, Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuordeak babesa azaldu dio atzo Leitzako (Nafarroa) A-15 autobideko sarreran hildako kamioilariaren familiari, eta ikerketaren ardura hartu duten foruzainei eta epaileari, berriz, laguntza eskaini die. Halaber, ustezko hiltzailearen familiari ere elkartasuna adierazi dio Zubiagak. Nabarmendu du atxilotutako ertzainaren familiak ere mina duela eta Segurtasun sailak "beharrezkoa den guztian" lagunduko diola.