Kalparsorok dio neurriak «tantaka» helduko direla

Juan Kalparsoro fiskalburua. L. JAUREGIALTZO / ARP.
2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak uste du euskal presoen egoerak pixkanaka egingo duela hobera. Komunikabideei egindako adierazpenetan, Kalparsorok esan du zigorrak betetzen ari diren presoen egoera aldatzeko neurriak «tantaka» etorriko direla. Hala ere, ohartarazi du aldaketa horiek ezin dituela ordezkatu espetxe politikaren gizarteratze hutsuneak edo preso bakoitzaren damutzea. Neurri horiek banakakoak izango direla uste du Kalparsorok. Zigor zuzenbidean zigorrak pertsonari ezartzen zaizkiola gogoratu du, ez talde edo erakundeei. «Zigortu bakoitzarentzat, irteerak banakakoa izan behar du, derrigor». Horregatik uste du Kalparsorok presoen baldintzak «tantaka» hobetuko direla. Neurriak banakakoak izango direla uste arren, ETA desegitea «pauso erabakigarria» litzateke arlo horretan, fiskalburuaren arabera. Bestalde, esan du Parot doktrinariburuz Estrasburgoko Auzitegiak kaleratutako ebazpenak «pisuzko arrazoiak» dituela, eta «oso kontuan» izan behar dela, epai irmo bihurtzen bada Espainia behartuko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.