Madrilgo 90 zenbakidun epaitegiak Gunenthal botika enpresa zigortu du, talidomidak eragindako biktimei kalte-ordainak emateko. Elbarritasun ehuneko bakoitzarengatik 20.000 euro eman beharko dizkie biktimei Grunenthal botika enpresak. Salaketa jarri eta ebazpena eman arteko interesak ere ordaindu beharko ditu enpresak. Dena den, epailearen ebazpena ez da behin betikoa. Hogei eguneko epea du enpresak helegiteak aurkezteko.
Urriaren 14an egin zuten Madrilen epaiketa. Biktimek 204 milioi euroko kalte-ordainak eskatu zituzten.