ERRAUSTEGIA

Kalteak aztertzeko batzorde bat osatu nahi dute EH Bilduk eta Ahal Dugu-k

Eskaera erregistratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, ekaineko bilkuran proposamena aztertzeko. Equok eta Ezker Anitzak bat egin dute ekimenarekin.

EH Bildu, Ahal Dugu, Equo eta Ezker Anitzako ordezkariak gaur. BERRIA
Maialen Unanue
2016ko maiatzaren 30a
13:03
Entzun

Joan den astelehenean, Madrilgo Rivas Aire Limpio taldeko eta OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideak izan ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen batzordean. Erraustegiek eragiten dituzten osasun arazoez jardun zuten. OEITk emandako datuen arabera, %230 handitzen da erbi-ezpain kasuen intzidentzia; %55 giltzurrunetako malformazioak; %29 gibeleko minbizia eta %14 biriketako minbizia. Horrez gain, pleurako eta besikulako minbizi kasuen heriotza tasak %84 eta %24 handitu ditu, hurrenez hurren.

Datu zientifiko horiek sortutako kezka dela eta, Xabier Olanok (EH Bildu) eta Juantxo Iturriak (Ahal Dugu), ingurumen batzordeko bozeramaile Iban Asenjo eta Ione Cisnerorekin batera, ekaineko osoko bilkuran erraustearen kalteez azterketa batzorde bat eratzeari buruz hitz egiteko eskatu dute: "Ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta osasunaren aldetik erraustegiak izan ditzakeen ondorio larriek arrazoi nahikoa izan behar dute batzar hauetan gai horren gaineko hausnarketa lasaia hasteko, atzera eraginik ez duen eta gipuzkoarren osasunerako kaltegarria izan daitekeen erabakirik har ez dadin, kontuan hartuta igandean gipuzkoar asko mobilizatu zirela Donostian erraustegiaren aurka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.