Udalbiltzak dioenez, "hainbat kalte eragin ditu prozesamendu politiko honek":
- "13 pertsona atxilotuta eta kartzeleratuta. Sei hilabete eta urte eta erdi artean egon ziren kartzelan.
- Pertsona horiek hilabete honetara arte egon dira baldintzapeko erregimenean, diru bermeak ordainduta, Espainiako estatutik ezin irtenda, eta pasa den irailera arte aldiro epaitegian sinatzera joanez (batzuk bi astean behin, beste batzuk astero, bat bi egunez behin).
- 22 pertsona auzipetu dituzte. Horietatik lau alkateak ziren Udalbiltzaren kontrako auzia abiatu zutenean, eta beste hamabost, zinegotziak. Beste hirurak Udalbiltzako langileak ziren.
- Zigor eskari gogorrei egin diete aurre auzipetuek: 10-15 urte arteko zigor eskariak Fiskaltzaren aldetik, eta 15-23 urte artekoak Dignidad y Justicia elkartearen aldetik.
- Udalbiltzaren, Udalbiltza Partzuergoaren eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren lana eragotzi, oztopatu eta bahitu du prozesamendu luze honek.
- Bulego publikoak bortxaz itxita.
- Materiala kenduta.
- Udalek Udalbiltza Partzuergoari emandako diru publikoa bahituta.
- Herritarrek euren borondatez Zuberoa Garatzen egitasmorako emandako 400.000 euroak bahituta".