Ondarroako luizia

Kamiñaldeko bizilagunek elkarretaratzea egin dute, "kale gorrian" daudela gogorarazteko

Duela hiru hilabete izan zen luizia, eta oraindik familia gehienek Alokabidek bizilekua noiz emango zain jarraitzen dute.

Kaltetuen elkarretaratzea, Kamiñaldeko etxeei begira. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Ibai Maruri Bilbao.
2016ko ekainaren 11
10:56
Entzun

San Ignazioko biribilgunean elkarretaratzea egin dute gaur goizean Ondarroako (Bizkaia) Kamiñaldeko luiziak kaltetutako bizilagunek. Luizia gertatu zenetik hiru hilabete igaro direnean, "kale gorrian" jarraitzen dutela gogorarazi nahi izan dute, kolore horretako kamisetak aldean zituztela. Euren etxeei begira bukatu dute protestaldia. 

Lanak "erritmo onean" doazela esan dute asteon. Zunbeltz Bedialauneta alkateak 17 milioi euroko kostua izango dutela azaldu du. Iñigo Urkullu lehendakariak proiektua osatzeko eskatu zion atzo, "Jaurlaritzaren eskumena izan ez arren", diruz laguntzeko prest daudelako. Gobernuaren esanetan, Bizkaiko Foru Aldundiak dauka eskumena. Bedialaunetan bilera eskatu dio diputazioari; datorren astean egin nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.