Kamio bat irauli, eta gasolioa isuri du Bilboko itsasadarrera
BILBO. Gasolioa zeraman Repsolen kamioi batek istripua izan zuen atzo, Bilboko Miraflores zubiaren ondoan. Ekologistak Martxanek jakinarazi duenez, gasolioaren zati bat BiIboko itsasadarrera erori zen, eta isuri «handi xamarra» eragin zuen. «Halako enpresek ingurumena zaintzeko ardura eskatzen dute, eta gero haien jarduerak arriskutsuak eta kutsagarriak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu