Errepideak

Kamioi bat irauli da N-1ean, Donostia parean

2007ko martxoaren 23a
10:31
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 08:50 aldera kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean, Donostiako Herrera auzoaren parean, Gasteizerako noranzkoan. Beira zeraman kamioiak, eta zama guztia errepidean barreiatu da. Ondorioz, bidea itxi behar izan dute Gasteizerako noranzkoan. A-8 autobidetik bideratu du Ertzaintzak trafikoa, baina, hala ere, auto pilaketak sortu dira. Geroago, bide bat ireki dute, baina 10:30etan pilaketak zeuden oraindik pare hartan.

Kamioiaren gidariak minik hartu duen ez du argitu Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.