Errepideak

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute A-15ean Berastegin, eta lagun bat zauritu da

2008ko urriaren 27a
18:31
Entzun
Errepide istripua gertatu da goizeko zazpiak eta laurden inguruan A-15 autobidean, Berastegi (Gipuzkoa) parean, eta, ondorioz, pertsona bat zauritu da.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Talka horretan lagun bat zauritu da eta Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion erietxera eraman dute.

Bide bat itxi behar izan dute istripuaren ondorioz. Irekita dago jadanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.