istripua

Kamioi batek eta auto batek elkar jo eta gazte bat hil da Azpeitian

Goizeko 7:50 inguruan auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute Azpeitia eta Zestoa artean, Gipuzkoan. 31 urteko Xabien Eizagirre 'Bihurri' auto gidari zarauztarra bertan hil da. Istripua gertatu denean bidea itxi egin dute, norabide batean, eta auto-ilara handiak sortu dira. 10:40ak aldean bidea ireki dute, eta orain ez dago ilararik. Istripua nola izan den aztertzen ari da Ertzaintza.

2005eko otsailaren 24a
13:02
Entzun
Autoa erabat txikituta geratu da istripua gertatu denean, eta bideko karril bat itxi egin dute, garbiketa lanak egiteko. Goizeko 10:40ak aldean ireki dute bidea.

Oraindik ez da jakin nola gertatu den istripua, eta Ertzaintza ikerketa egiten ari da Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.