Basurtun bost autok jo dute elkar, goizeko zortziak aldera, Kantabriarako (Espainia) noranzkoan. Ondorioz, ilara handiak sortu dira, Basaurairaino ailegatu direnak. Basurtuko talka horretan pertsona bat zauritu da.
Zortzi eta erdiak aldera, berriz, bi autok jo dute elkar Zorrotzan. Bi pertsona zauritu dira ezbehar horretan, eta erietxera eraman behar izan dituzte. Istripu horrek okertu egin du endredoa, eta pilaketak areagotu egin dira.
Nolanahi ere, hamar eta erdietan guztia konponduta zegoela jakinarazi dute trafiko arduradunek.
Errepideak
Kamioi batek haur bat harrapatu du Ortuellan
Goizeko zortziak aldera kamioi batek haur bat harrapatu du Ortuellan (Bizkaia), herri barruan. Haurra erietxera eraman dute, baina oraingoz ez dago haren osasun egoera zehatzari buruzko daturik. Osterantzean, goizeko lehen orduan, Bizkaian, A-8an, sortu diren auto ilara handiak konpondu dira. Basurtun eta Zorrotzan gertatu diren bi istripuren ondorioz sortu dira pilaketa handi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu