Lan istripua

Kamioi batek jota bi langile zauritu dira Donostiako bigarren ingurabideko obretan

Errenteriko Agustinen auzo parean gertatu da ezbeharra. Ibilgailua gainera erori zaien arren, ez dira azpian harrapatuta geratu. Zauriak ez dira larriak. Durangon beste langile batek hartu du min.

2008ko urtarrilaren 9a
16:44
Entzun
Donostiako bigarren ingurabidea eraikitzeko lanetan bi langile zauritu dira, betoia nahasteko kamioi bat gainera amilduta. Errenteriko Agustinen auzo parean gertatu da ezbeharra, 11:15 aldera.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, ibilgailua albo batera irauli da, eta bi langileak jo ditu: bular parean hartu du batek kolpea, eta besteak zangoan. Ez dira kamioi azpian harrapatuta geratu, eta ez dituzte zauri larriak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Sailak jakinarazi duenez.

Anbulantziek iristeko modurik ez duten leku batean izan dute ezbeharra, eta suhiltzaileek eraman behar izan dituzte ibilgailu horietaraino.

Durangon (Durango) beste langile batek ere min hartu du gaur. Burdin pieza batek jo egin du eta lurrera erori da. Erietxera eraman dute, artatzera. 41 urteko gizonezkoa da behargin hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.