Gaur goizaldean lastoa fardoak zeramatzan kamioi batek su hartu du Urnietan (Gipuzkoa), eta hainbat eragozpen sortu dira A-15 autobidean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, arazo mekaniko batek eragin du sua, eta lastoa berehala hartu du.
Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak kamioia zegoen lekura eta zama atera dute. Iritsi direnerako garraiolaria kamioitik kanpo zegoen, onik. Eragozpenak izan dira trafikoan, eta trafikoa desbideratu behar izan dute.