Errepide istripua

Kamioi batek zazpi txirrindulari harrapatu ditu Eibarren, eta bat larri dago

Gutxienez zazpi txirrindulari zauritu dira ezbeharrean.

Bizikleta bat errepidean, istripu baten ostean, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
2021eko irailaren 30a
10:56
Entzun

09:30 aldera, kamioi batek txirrindulari talde bat jo du, Zaldibar (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa) arteko saihesbidean, N-634 errepidean, Donostiarako noranzkoan. Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, zazpi txirrindulari zauritu dira ezbeharrean, eta horietako bat, gutxienez, larri dago. Zabaldu dutenez, txirrindulariak ermuarrak dira, eta larri dagoenak 70 urte ditu. Helikopteroan eraman dute erietxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.