Errepideak

Kamioi gidari ba hil da Villabonan, ibilgailuarekin bidetik atera eta trenbidera erorita

Kamioiak su hartu du. Trenbidea itxita egon da, baina dagoeneko zabalik dago bi noranzkoetan. Era berean, N-1 errepidean ilarak sortu dira pare horretan.

2010eko apirilaren 3a
17:22
Entzun
Errepide istripu larria gertatu da goizeko bederatzi eta erdiak inguruan N-1 errepidean, Villabona (Gipuzkoa) parean. Kamioi bat bidetik atera da, trenbidera amildu da, eta su hartu du. Gidaria hil egin da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua ibilgailutik.

Istripu horren ondorioz trenbidea itxi egin behar izan dute Villabona eta Andoain artean, eta Renferen zerbitzuan arazo handiak izan dira goiz guztian eta arratsaldeko zati handi batean. Bostak inguruan jakinarazi dute Renfetik trenbidea zabalik dagoela bi noranzkoetan. N-1ean, berriz, auto ilarak izan dira goizean istripu horren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.