Errepideak
Kamioi gidari bat hil da AP-68 errepidean, Murchanten
Gasoila garraiatzen zuen kamioi handi bat irauli da 10:30 aldera AP-68 autobidean, Murchante (Nafarroa) parean. Kamioiaren gidaria hil egin da istripuan.
AP-68ko 216. kilometroan gertatu da ezbeharra, Aragoirako (Espainia) noranzkoan. Kamioia zergatik irauli den argitzeke dago oraindik. Trafikoa eten behar izan dute errepide horretan, eta N-232tik bideratu. Hala ere, auto ilarak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu