Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du gertatutakoaren berri. 14:00 aldera gertatu da istripua, bi kamioiren artean.
Bertara joan dira Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak, baina ezin izan dute gidarietako bat osatu, eta hil egin da. Errail bakarra izan da zabalik, eta ilarak sortu dira errepidean. Gero, biak zabaldu dituzte.
Bestalde, auto gidari bat hil da Mendaron gertatutako istripu batean. Lapurdirako norabidean gertatu da ezbeharra.