Lan istripua

Kamioi gidari bat hil da Azpeitian, lan istripuan

41 urteko gizonezko bat zendu da gaur goizean Azpeitiako (Gipuzkoa) Sistiaga harrobian. Antza denez, gidatzen ari zen kamioia irauli eta gidaria pendoitzean behera erori da. Ezbeharra, 11:50ean gertatu da eta istripua gertatu den unean hil da kamioilaria. Bestetik, bi langile zauritu dira Ortuellan makina batek eztanda egin ostean eta beste bat Mañarian.

2006ko uztailaren 19a
17:17
Entzun
AZPEITIA.-Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, J.J.O.C. kamioi gidaria harrobian ari zen lanean ezbeharra gertatu denean. Oraindik ez dakite istripua zerk eragin duen, baina Ertzaintzak esan duenez 50 metroko altuera batean ari zen lanean kamioiarekin istripua gertatu denean. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute gorpua eta Donostiako Patologia Forentse Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Bi zauritu Ortuellan eta bat Mañarian

Gizon bat eta emakume bat zauritu dira, gaur, Ortuellan (Bizkaia) lanean ari zirela makina batek eztanda egin ostean. Ertzaintzak eta DYAk jakinarazi dutenez lan istripua arratsaldeko ordubata eta erdiak aldera gertatu da eta bi langilean Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Batek zauria zuen buruan.

DYA sorospen zerbitzuek azaldu dutenez zaurituen diagnostikoa erreserbatua da baina hainbat datu eman dituzte. Zaurituak B.M.N. 28 urteko Barakaldoko emakume bat eta I.L.L. 31 urteko Portugaleteko gizon bat dira.

Gainera, beste lagile bat ere zauritu da gaur Mañarian (Bizkaia) bi metrotako altueratik behera erori ostean. Eraikuntza lanetan ari zen L.M.S. 52 urteko gizon gipuzkoarra istripua izan duenean. Galdakaoko (Bizkaia) erietxean artatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.