40 urteko kamioi gidari bat hil da bart Burgelun (Araba), beste gidari batekin eztabaida izan ondotik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. N-1 errepide ondoko zerbitzu geltoki bateko aparkalekuan izan da gertaera, 00:50ean, eta beste gidariak kamioiarekin harrapatuta zendu da, iturri haren arabera.
Gizonezkoa da hildakoa, Belgikakoa.
Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea. 35 urte ditu, eta epailearen aurrera eramango dute gaur.
gizartea
Kamioi gidari bat hil da Burgelun, kamioi batek ustez nahita harrapatuta aparkaleku batean
Eusko Jaurlaritzaren arabera, bi gidarien arteko eztabaidak eragin du gertaera. Ustezko erasotzailea atxilotu egin du Ertzaintzak. 40 urteko belgikar gizonezkoa da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu