EZBEHARRA

Kamioi gidari bat hil da Tafallan

Gidatzen ari zen kamioia trenbidera erori da. Aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako hamabosgarren behargina da.

Ezbeharra gertatu den lekua. FORUZAINGOA
2021eko apirilaren 3a
11:54
Entzun

Ezbehar bat izan da AP-15 errepideko 50,4 kilometroan, Tafalla parean (Nafarroa); kamioi bat jausi da zubi batetik trenbidera, eta gidaria hil egin da. 07:15ean gertatu da istripua, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute gidaria bizirik atera.

Errepideko hegoalderanzko erraila itxi egin dute, eta Tafalla eta Erriberri arteko tren zirkulazioa ere eten egin dute.

Sindikatuek gertakaria salatu dute, eta gogoratu dute aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako hamabosgarren behargina dela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.