Gaur goizean istripua izan da Eibarren (Gipuzkoa), AP-8 autobidean, eta ezbeharrean nahastutako kamioiko gidaria hil egin da. Kamioia Deba ibaira erori da istripuaren ondorioz, 12:20ean Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Garraiolariak esnea zeraman, eta Lapurdirako norabidean zihoan. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean bizirik zegoen gidaria baina hil egin da azkenean.