Errepideak

Kamioi gidari bat oso larri zauritu da N-1ean, Lasarte parean

Trafiko istripu larria gertatu da gaur goizean N-1ean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean: kamioi bat bidetik atera da, irauli, eta errepidean trabeska geratu da. Ondorioz, ibilgailuaren gidaria oso larri zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Halaber, trafikoa trabatuta geratu da istripu hori medio, baina dagoeneko arazo horiek konponduta daude.

2006ko martxoaren 18a
13:45
Entzun
Goizeko zazpi eta erdiak aldera gertatu da ezbeharra, N-1eko 453 puntu kilometrikoan. Kamioia trabeska geratu da errepidean, eta ondorioz, Gasteizerako noranzkoko bidea itxi egin behar izan dute. Lasarte barrutik desbideratu dute trafikoa ahalik eta ilara txikienak sortzeko.

Gidaria, berriz, oso larri zauritu da, eta anbulantzia batek eraman du Donostiako Ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.