Lan istripua

Kamioi gidari bat zauritu da GI-632an, Antzuolan

Istripuaren ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira.

2010eko otsailaren 24a
14:53
Entzun
Kamioi bat irauli egin da gaur goizean GI-632 errepidean, Antzuola (Gipuzkoa) parean, eta gidaria zauritu egin da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 09:45 inguruan gertatu da ezbeharra: Bergara aldera zihoan kamioia, eta irauli egin da. Lurrarekin zamatuta zihoan, eta asko eta asko errepidean barreiatu da. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.