Gipuzkoako errepideetan ibiltzen diren 3,5 tona baino gehiagoko kamioiek bidesaria ordaindu beharko dutela dioen foru araua onartu du Gipuzkoako Diputazioak. Eurobiñeta izenez da ezaguna, eta herrialdeko batzar nagusiek eman beharko diote oniritzia arauari indarrean jarri aurretik.
Hain zuzen ere, Europako sareko errepideetan ibiltzen diren kamioiei bidesaria ordaintzekoagintzen du arauak, besteak beste, N-1ean, Etxegaraten.
Aralarren iritziz, aldundiak onartutakoak bidea zabaltzen du bidesaria errepide gehiagotan eta ibilgailu gehiagori ezartzeko. Hain zuzen ere, horretarako lehen urratsa dela uste du. Neurriak langileei kalte egingo diela ohartarazi du.
Kamioiei bide saria kobratzeko agintzen duen araua onartu du Gipuzkoak
3,5 tonaz gaindiko ibilgailuek ordaindu beharko dute Europako sareko bideetan ibiltzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu