30 urteko kamioilari bat atxilotu dute joan den larunbatean gizon bat hil zuen istripuaren erantzule delakoan.
Bere autotik irten zen gizon bat harrapatu zuen kamioilariak, eta ihesari eman zion gizonari laguntzarik eskaini gabe. N-622 errepidean gertatu zen ezbeharra, Zuian (Araba), eta 36 urte zituen hil zen gizonak.
Gidariak ihesari eman zionez, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen gizona nork harrapatu zuen jakiteko. Istripua gertatu zen tokian aurkitutako zantzuei esker jakin ahal izan zuten Mercedes benz markako kamioi bat izan zela gizona harrapatu zuena, eta atzo aurkitu zuten gidaria. Atxilot egin dute, laguntza eskaintzeko ardurari uko egitea leporatuta, ihes egiteagatik eta gizonari ez laguntzeagatik. Gizahilketa ere leporatzen zaio, zuhurtziarik gabe gidatzeagatik.