Kamioia errepidean zegoen, matxuratuta, eta garabia bertan zen hura eramateko.
Arratsaldeko hirurak aldera gertatu da, Karrantzan (Bizkaia). Oraindik ez dute argitu zergatik gertatu den; antza denez, kamioia mugitu edo askatu egin da, eta gidaria harrapatu. Han bertan hil da, eta suhiltzaileek joan behar izan dute gorpua ateratzera.