GIZARTEA

Kamioilari bat hil dute A-15 errepidean Leitzan, tiroz

Ertzain bat atxilotu dute, ustezko erasotzailea delakoan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du ertzainak zeraman arma ez dela lanekoa (Bideoa: Gorka Rubio / Argazki Press). [Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2375/[/Berriatb]

2015eko ekainaren 4a
08:16
Entzun

Nafarroako Gobernuak eman du gertatutakoaren berri. 13:20 aldera izan da. A-15 errepiderako Leitzako sarbidean izandako jazoera batean hil da kamioilaria, eta Foruzaingoa ari da ikertzen.

Lehen informazioen arabera, ertzain bat izan daiteke hiltzailea. Foruzaingoak atxilo hartu du jada. Hainbat hedabidek esan dute trafiko eztabaida baten ondorioz egin diola tiro, buruan. Europa Press agentziaren arabera, Iruñean bizi da ertzaina, eta Tolosara zihoan, lanera.

Eusko Jaurlaritzak elkarlan "osoa" eskaini dio auzia ikertuko duen epaileari eta Foruzaingoari. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak doluminak azaldu dizkie kamioilariaren senideei, eta jakinarazi du ertzainak zeraman pistola ez zela arauzkoa. Gaineratu du eskarmentu handikoa dela ertzaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.