Kamioilari bat zauritu egin da gaur goizean Irunen (Gipuzkoa), N-121-A errepidean, istripua izan eta bere kamioia Bidasoa ibaira erori ondoren. Lau ibilgailuk izan dute istripua -bi kamioik eta bi autok-, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Endarlatza zubi inguruan izan da ezbeharra, 8:15ak aldera. Hasiera batean errepidea itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan, baina gero errei bat ireki egin dute.
Ibaira erori den kamioilaria (48 urte) ospitalera eraman dute.
Istripua
Kamioilari bat zauritu da Irunen, Bidasoa ibaira erori ondoren
Endarlatza zubi inguruan izan da istripua, lau ibilgailuren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu