Gazteak 1993an atxilotu zituen Espainiako Poliziak eta inkomunikaturik egon zirenean torturak jasan izana salatu zuten biek. Gartzelan hainbat hilabete eman ostean aske utzi zituzten. 1997an, berriz, 6 eta 7 urteko gartzela zigorra ezarri zien Perea eta Plagarori. Urte horretatik Quebeden daude bi gazteak. 2001eko ekainaren 6az geroztik preso daude bertan.
Quebecera iritsi zirenean aterpre politikoa eskatu zuten bi gasteiztarrek eta bertako Inmigrazio Batzordeak eskaeraren prozedura abian jarri zuen. Baina Espainiar Gobernuak estradizio eskaera egiterakoan Kanadak prozedura hau eten egin zuen, 1999ko maiatzaren 25ean, hain zuzen. Egun batzuk geroago atxilotu eta preso sartu zituzten bi gazteak, 1999ko estradizio lege berrian oinarrituta.
Askatasuna erakundeak bi gasteiztarren aurkako prozeduran irregulartasunak eman direla salatu du behin baino gehiagotan. 1999ko legea aplikatuaz, euren kalterako izanik, zuzenbidearen printzipioak urratzen direla aipatu du erakundeak. Ildo berean, Perea eta Plagaro behin-behineko espetxe zigorra duten presoentzat prestatuta dagoen gartzela batetan bi urte daramatzatela nabarmendu du Askatasunak.
Euskal Presoak
Kanadako Gobernuak Plagaro eta Perearen estradizioa agindu du
Espainiak Kanadan duen enbaxadore Jose Ignacio Carvajalek jakitera eman duenez, Kanadako Gobernuak Eduardo Plagaro eta Gorka Perea gazteen estradizioa onartu du. Bi gazteek bi urte daramatzate preso Quebecen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu