Logibar aterpetxetik abiatu ziren; bidean galdu ostean, oreka galdu eta 300 metroko altueratik erori zen 52 urteko emakumea.
Bi gizonek abisua eman ondoren, bi jendarme eta mediku bat lekura heldu ziren, helikopteroz, baina ezin izan zuten heriotza saihestu.
Gizon bat galduta Gorbeian
Bestalde, 41 urteko gizonezko baten bila ari da Ertzaintza Gorbeia mendian, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez. Atzo goizetik falta da, eta haren bila ari dira Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA.