Sistema demokratiko honetan garrantzia duena, berez,ez da zenbat boz lortzen dituen alderdi bakoitzak,baizik eta beste alderdiekin alderatuta non kokatzen den; indar korrelazioa, alegia. Horregatik, parte hartzeazhitz egiten da, baina errealitatean ez da kontuan hartzen.Berdin dio PPk 11 milioi boz lortu edo hiru milioi; garrantzitsue- na PPk boto baliagarrien %43 eta PSOEk %35 lortzea da, adibi- dez.
Horregatik, hauteskunde kanpainak ez dira bozak gehitzeko edo irabazteko diseinatzen bakarrik; haien arteko tarteak handitzeko edo txikitzeko ere diseinatzen dira.
Azken bi asteetan lau kanpaina eta bi planteamendu nagusi ikusi ditut: batetik, PPk eta Amaiurrek egindakoa; bestetik, PSE eta EAJ-renak.
Lehenengoek, inkesta datuetan eta pertzepzioetan oinarrituta, haizea alde dutela egin dituzte kanpainak. Kanpaina lasaiak, huts larririk ez egiteko eta inor ez mintzeko pentsatuak. Aurkariaren lan txarraren edo beren lanaren uzta jasotzeko esperoan dagoenaren planteamendua.
Bigarrenek, erasoan. PSEren kasuan, PPren ingurukomamuak astinduz, PSEren boza aktibatu nahi izan dute edo, gutxienean, PPra joan zitekeen boz kopurua gutxitu. EAJren kasuan, egun beren eskaintzak ez duela bozik erakartzen pentsatuz, euren hautesleriari eusten eta Amaiurrek gehitu dezakeen hori ahalik eta gutxiena izan zedin saiatzen ahalegindu dira.
Baina kanpaina jendartean eragiten duen faktore bat besterik ez da, eta badaude beste faktore sozial batzuk asko eragiten dutenak. Kasu honetan, PSEk zein EAJk oztopo handi bati aurre egin behar izan diotela uste dut nik. PSEren kasuan, dena erabakita egotearen sentsazioa. EAJrenean, Amaiurrek bere aldeko «efecto llamada» modukoa edukitzea.
Bilduren emaitzek sorpresa handia eragin zuten maiatzean eta, egun, emaitza horiek hobetzea posible ikusten da.Amaiurrek eskuratu duen irudiak (EAJri hegemonia ken diezaiokeela, boz baliagarria dela, e.a.), orain arte EAJk lortu izan duen «irabazlearen aldeko boz» plus hori, Amaiurren aldera joan daitekeela edo behintzat orekatu daitekeela uste dut.
Hautesleriaren multzo handi batentzat, borroka armatuaren presentzia oztopo bat izan zen ezker abertzaleak osatzen zuen edozein alderdiri edo koaliziori boza emateko. Orain, oztopo hori erabat desagertu denean, ezkerreko esparru subiranista-independentista indartzeko apustua ezker abertzaletik haratago doanean, maiatzeko emaitzen ondorioz halako irabazle irudi bat bereganatu dutenean, Aralar ere apustu horretara gehitu denean… horrek guztiak oraindik eta hautesleria gehiago erakar dezake esparru horretara. Kanpaina baten bitartez horri aurre egiten asmatzea oso zaila da.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Begiradak
Kanpainak eta olatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu