Iñaki de Juana preso donostiarrak "aspaldi libre" behar zuela eta "berehala aska dezatela exijitzeko", kanpaldia egiten ari da atzo arratsaldetik EHK-ko militante talde bat Bilboko Justizia Jauregiaren atarian. BERRIA.INFOri agertu ditoenez, prostesta hori 24 orduz egiteko asmoa dute; beraz, gaur arratsaldea arte iraungo dute Justizia Jauregiaren atarian kanpalekua jarrita.
Preso donostiarrak 40. eguna du gaurkoa gose greban. Madrilen, 12 de Octubre Ospitalean ingresatuta daukate, eta bere gogoz kontra elikatzen dute zunda bidez. Hala ere, De Juanaren osasun egoera oso larria da, eta senideei ohartarazi diete une batetik bestera gerta litekeela hiltzea. Izan ere, gose greba luze bat utzi eta aste batzuen buruan hasi zuen bigarren hau. Fisikoki oso ahul dagoen arren, De Juanak ez duela gose greba uzteko asmorik jakinarazi du Alvaro Reizabal haren abokatuak.
Atzo, ehunka lagun atera ziren kalera Euskal Herriko hainbat lekutan De Juanaren egoera salatzera. Eskutan kandelak hartuta egin zituzten protesta isil horiek.
De Juanak 40. eguna gose greban
Kanpaldia Bilboko Justizia Jauregiaren atarian, De Juana aske utz dezatela eskatzeko
EHK-ko militanteak dira atzo arratsaldeaz geroztik protesta hori egiten ari direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu