Kanpalekuak hustu dituzte, lehergailu abisu faltsuagatik
DONIBANE LOHIZUNE. Lau kanpaleku hustu egin zituzten atzo Donibane Lohizunen (Lapurdi). Lehergailu bat zartatuko zela iragarri zuen pertsona batek, larrialdietara telefono dei bat eginik. Erromardiako hondartza inguruan lehertuko zela iragarri zuenez, inguru horretako kanpalekuak hustu zituzten. Lehergailurik ez zen, azkenean, eta oporretan zirenek beren oihal dendetara itzuli ahal izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu