Furgonetatik

Kanpokoen miresmena

Ibai Maruri Bilbao.
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Atzokoan Zaldieroak asteon BERRIAn argitaratutako bineta aipatu zuen Asier Arroitak, furgonetako mikrofonotik, Solluben gora gindoazela. «Egun hauetan hunkigarria da pentsatzea edozein ordutan, nonbait, zoro zoragarri batzuk euskararen alde korrika dabiltzala», zioen Zaldieroak, Twitterren irakurritakoa hitzez hitz hartuta. «Zuek zarete zoro zoragarri horiek», egin zien oihu Asierrek. Eta euskaldun ez den norbaitek Korrika ikustean zer pentsa dezakeen izan nuen gogoan Bermeora jaitsi bitartean.

Portuan aurkitu nuen erantzuna. Miresmena sentitzen dute. Bai, behintzat, Bretainian, Galesen eta Irlandan euren hizkuntzen alde borrokan dabiltzan bretoikariek, galeskariek eta gaelikokariek. Bermeon egin zuten lasterka, euskararen alde, eta gaur Donostian izango dira. Korrika eredutzat dute, eta euren herrialdekoa nola hobetu, edo galesen kasuan nola abiarazi, ikastera etorri dira gurera. «Korrika da lasterketa hauen guztien ama», esan ziguten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.