kantu jira

Kantu Jiraren hamargarren urteurrenean 'Egunkaria' gogoan

'Egunkaria' itxi eta gero sortu zen Donostiako Kantu Jira, kazetaren itxiera salatzeko; hamar urteak ospatzeko ekitaldia egin dute gaur. Euskal Herri osoko kantulagun taldeak gonbidatu dituzte, eta musikari dezente izango dira. Guztira 900 lagun inguru biltzea espero dute. Bideoa: Joserra Beloki Bagera elkarteko kidea.

Ilargi Agirre.
2013ko otsailaren 16a
08:13
Entzun

Ibilbidean aldaketa batzuk egin dituzte. Fermin Kalbeton kaletik irten dira, 12:00etan, eta ondoren, 12:30 aldera, topa egin dute Konstituzio Plazan, Topa dagigun abestiarekin. Handik, San Telmo museora joango dira, elizan abestera. Bihar itxiko dute Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa, eta keinu bat egin nahi izan diote. Kalejira 14:00etan amaituko dela uste dute, Koxkeran.

[Youtube]http://youtu.be/A9yYTma2cBo[/Youtube]

Liburuxkaren edizio berezi bat egin dute gaurko, eta ibilbidean zehar eskuragarri egongo da. "126 abesti daude bilduta, tradizionalak nahiz herri kantak. Saiatzen gara grazia dutenak hautatzen".

Anoetako estadioan herri bazkaria antolatu dute; 680 lagun inguruk eman dute izena. "Ez dakigu non bukatuko dugun. Parte Zaharrean kantuan jarraituko dugu ziurrenik arratsaldean", esan du Mikel Etxebeste Donostia Kantuz-eko kideak.

Ospakizun eta aldarrikapen eguna izango da gaurkoa, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren harira sortu baitzen Kantu Jira. "Euskal Herrian asko izan ziren bidegabekeria horren aurka ahotsa altxatu eta elkartasun ekimenak abian jarri zituzten herritarrak", azaldu du Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura delegatuak. Itxieraren ondoren antolatutako manifestazioa gogorarazi du, esaterako.

Salaketa giro horretan erabaki zuten Parte Zaharrean Kantu Jira sortzea. "Auzo batzuetan, bazeuden taldeak urtean behin edo bitan kantatzeko elkartzen zirenak. 'Zergatik ez dugu egiten Donostiarako deialdi bakar bat?' pentsatu genuen", azaldu du Joserra Beloki Bagera elkarteko eta Donostia Kantuz-eko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.