Kaosa izan da Bukaresteko aireportua gauean, eta goizean ere hala izaten ari da Loiukoan. Milaka zaleren hegaldiek atzerapenak izan dituzte, eta 02:00etako hegaldiak 06:30ean hasi dira ateratzen. 03:00etan atera behar zutenak, berriz, 08:30ean irten dira.
Athleticeko zaleek salatu dute lehentasuna eman zaiela Atletico Madrilgo zaleei, haiek izan baitira hegazkina hartzen lehenak.
Loiuko aireportutik baieztatu dute 4-5 orduko atzerapenak daudela.