Txentxo Jimenez Aralarreko Nafarroako koordinatzailearen hitzetan, "ETAren indarkeria guztiz arbuiatzen" duten arren, "keinu positiboa" litzateke "ETAk kargu publikoak eta instituzioetan lan egiten duten pertsona zibilak mehatxatzeari uztea". Keinu hori, gainera, "normalizazioaren eta bakearen alde gure gizartean gertatzen ari den mugimendua bisualizatzen hasteko" baliagarria izan daiteke, eta "sinesgarritasuna emango lieke garai berriei".
Bide beretik, Aralarreko ordezkariak adierazi du "justifika ezina" dela "mehatxu hauen ondorioz gizarte osoa ordaintzen ari den prezioa ikaragarria, milioika euro gastatzen baitira, mehatxatutako pertsonen segurtasuna zaintzen".Areago "krisi ekonomiko larri honetan, murrizketa handiak egiten ari direnean oinarrizko zerbitzuetan".
Politika
Kargu publikoak mehatxatzeari berehala uzteko eskatu dio ETAri Txentxo Jimenezek
Aralarreko Nafarroako koordinatzailearen hitzetan, mehatxu horiekin bukatzea "keinu positiboa" litzateke, "normalizazioaren eta bakearen alde gure gizartean gertatzen ari diren mugimenduak bisualizatzen hasteko" lehen pausua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu