Hamabi kontseilarik osatuko dute Nafarroako Gobernuko berria. Miguel Sanz presidenteak atzo hartu zuen kargua, eta gaur kontseilarien txanda izan da. Bi presidenteorde izango ditu gobernu berriak; gizonezkoak dira kontseilarietatik zazpi eta emakumezkoak bost. UPNkoak dira hamar eta CDNkoak bi. Gainera, kontseilarietako bat, Nekazaritza Garapen eta Ingurumenekoa, Begoña Sanzberro, euskalduna da. Euskaraz egin du kargua hartzeko zina. Honakoak dira presidenteorde eta kontseilariak:
Javier Caballero Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilaria, eta lehen presidenteordea.
Alvaro Miranda Ogasun eta Ekonomia kontseilaria, eta bigarren presidenteordea.
Alberto Catalan Harreman Instituzionaletarako kontseilaria eta gobernuko bozeramailea.
Amelia Salanueva Herri Administraziorako kontseilaria.
Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilaria.
Maria Kutz Osasun kontseilaria.
Begoña Sanzberro Nekazaritza Garpaen eta Ingurumen kontseilaria.
Isabel Garcia Malo Gizarte Gai, Familia, Gazteria eta Kirol kontseilaria.
Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo-Vianako Printzea Instituzioko kontseilaria.
Laura Alba Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria.
Jose Carlos Esparza Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria.
Jose Maria Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria.
Politika
Kargua hartu dute Nafarroako Gobernuko kontseilariek
Hamabi dira guztira, zazpi gizon eta bost emakume. Hamar UPNkoak dira eta bi CDNkoak. Begoña Sanzberro Nekazaritza Garapen eta Ingurumen kontseilari berriak euskaraz egin du kargua hartzeko zina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu