'Haika-Segi auzia'

Kargurik gabe libre utzi dituzte 'Haika-segi auziko' bost auzipetu

Maider Alonso, Unai Beaskoetxea, Sonia Jacinto, Amaia Maestre eta Gorka Urbiola kargurik gabe libre uztea erabaki du 'Haika-Segi auziko' fiskal Enrique Molinak. Izan ere, hasierako ondorio eta zigor eskaerak aldatu egin ditu Molinak, eta neurri horrien artean bost gazte horiek libre lagatzea deliberatu du. Era berean, zigor eskaera zenbait murriztu egin ditu.

2005eko apirilaren 11
12:22
Entzun
Hasiera batean, 14 urteko espetxe zigorra galdegin zuen fiskalak auzipetuetako batzuen aurka, eta 10 urtekoa beste batzuentzat. Azkenean, eskaera guztiak berdintzea eta guztien kontra 10 urteko eskaera egitea erabaki du, "ETAko kide direla argudiatuta".

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea ordezkatzen duen herri akusazioak ere bat egin du aldaketa horiekin.

Horrenbestez, datorren astelehen arte etenda geratu da 'Haika-Segi auziko' epaiketa; ondorioen azalpen eta argumentazioekin jarraituko dute saio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.