Gogor oldartu zaie Polizia Zabul probintziako Kalat herrian AEBek duten basearen aurrean karikaturen aurka protesta egiteko batu diren 400 lagunei. Tiroka sakabanatu dituzte, eta, ondorioz, lau manifestari hil egin dira balekin jota, eta gutxienez hamabi zaurituta daude.
Karikaturen inguruko auzia piztu zenetik, protesta horietan parte hartzen ari zirela hamar lagun hil dituzte dagoeneko Afganistanen segurtasun indarretako kideek edo atzerriko soldaduek.
Ulemen Kontseiluak lasaitasunerako deia
Bortizkeria giro hori dela-eta, Afganistango Ulemen Kontseiluak —agintaritza erlijioso nagusiak— lasaitasunerako deia egin du, karikaturen argitalpena gaitzestearekin batera.
Nazioarteko begiraleen aurka Hebronen
Karikaturen argitaratzeak sortutako haserrea Islama erlijio nagusi den herrialde askotara zabaldu da egunotan, eta protesta eta sumin agerraldiak ez dira amaitzen. Gaur Palestinako Hebron hirian ehunka lagunek nazioarteko begiraleen egoitzari eraso diote. Harriak eta botilak bota dituzte eraikinaren aurka, eta batzuk su ematen saiatu dira.
Mahomaren karikaturak
Karikaturen harira protestan ari ziren lau lagun hil ditu Afganistango Poliziak AEBen base baten atarian
400 bat lagun AEBek Afganistan hegoaldean duten base baten aurrean bildu dira Europako zenbait egunkarik Mahomaren karikaturak argitaratu diztuela-eta protestatzeko. Poliziak tiroka sakabanatu ditu manifestariak, eta haietako lau hil egin dira tiroek harrapatuta. Zaurituak, berriz, hamabi inguru dira. Azken egunetan karikaturen aurkako protestetan parte hartzen ari zirela hamabi lagun hil dituzte Afganistanten, segurtasun indarrek edo atzerriko soldaduek. Bestalde, Palestinan ehunka lagunek nazioarteko begiraleen egoitzari eraso diote Hebron hirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu