Josu Ziganda eta Karlos Apeztegia euskal presoak aske geratu dira bart gauean, Naiz-ek jakinarazi duenez.
Apeztegia Puertoko kartzelan (Espainia) zegoen, eta 22 urte eman ditu espetxeratuta. Zigandak, berriz, 24 urte eman ditu kartzelan, eta Jaengo presondegian zegoen. Eguerdi aldera helduko da Euskal Herrira.