Sorian (Espainia) izan zuen ezbeharra, eta bertan hil zen Solaguren. Haren senarra, berriz, larri zauritu zen. Hura gogoratzeko, ekitaldia egin dute Barañaingo (Nafarroa) auditoriumean, 19:30ean, Karmele Gogoan ekinbideak deituta.
Presoen sakabanaketa nola bizi izan duten azaldu dute Rosa Martinek eta Maria Angeles Etaiok, Barañaingo bi preso ohiren amek: "Ustez defendatu behar gintuen estatu baten aurrean, babesgabe sentitzen nintzen".
Agertokiaren atzeko pantailan hainbat irudi erakutsi dituzte ekitaldian zehar. Solagurenen hiletakoak eta presoei bisitan zihoazela hildako hamasei lagunen argazkiak, besteak beste. Bideoa: Bakartxo Ruiz.
Bideo hunkigarria auditorioko ekitaldian @karmelegog#dispertsiorikezpic.twitter.com/TTAc8IotWK
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) February 18, 2016
Barañainen Solagurenen aldeko oroitarri bat jartzea proposatu du Karmele Gogoan plataformak, "aitortzarako bidea hasteko".