Udalbiltza
Karmele Urbistondo kalean da, 30.000 eurotako bermea ordainduta
Udalbitza auziagatik preso dagoen Karmele Urbistondo, urnietarra, aske geratu da gaur 30.000 euroko bermea ordainduta. Horrenbestez, hiru dira Udalbiltza auziagatik preso geratuko diren lagunak: Miriam Campos, Joseba Garmendia eta Xabier Alegria. Gaueko 23:00tan egingo diote Karmele Urbistondori ongi etorria Urnietan.
Gaur goizean sinatu du Espainiako Epaile Baltasar Garzonek autoa. 30.000 eurotako bermea ordainduta, aske geratu da Karmele Urbistondo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu