Karmelo Etxenagusia (Iurreta, 1932) gaur goizean hil da, Bilbon. Gotzaitegiko iturriek agertu dutenez, ezuste samarrekoa izan da haren heriotza; zehazki, "prozesu ezusteko bezain labur baten ondoren" hil dela agertu dute.
1955ean egin zen apaiz, Begoña Basilikan, eta euskara eta Zuzenbide Kanonikoko irakasle izan zen Derioko apaiztegian. Apaiz bizitza guztia Bilboko gotzaitegira lotuta egin du, eta 60ko hamarkadatik gotzainen hurbileko aholkularia izan zen: Zirarda gotzainaren idazkari, lurralde bikarioa Añoverosekin, bikario nagusia Larrearekin eta gotzain laguntzaile 1995etik Ricardo Blazquezekin. Hain zuzen ere, otsailean utzi zion gotzain laguntzaile izateari, Mario Izetak gotzain kargua hartu zuenean.
Apaiz eta erlijio gizona ez ezik, euskaltzalea ere izan da Etxenagusia. Hala, bizkaiera sustatzen duen Labayru ikastegiko sortzaileetako bat izan zen eta euskaltzain ohorezkoa.
Heriotza
Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzaile emeritua hil da
76 urterekin zendu da, gotzaitegiko iturrien arabera, gaixotasun "prozesu ezusteko bezain labur baten ondoren". Apaiz eta gotzain ez ezik, euskaltzale handia zen; besteak beste, Labayru ikastegiaren sortzaileetako bat izan zen eta euskaltzain ohorezkoa. Bihar egingo dituzte hiletak, Bilboko Begoñako basilikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu