euskal herria

Karrantzan 300.000 euroko balioa duen estatua bat lapurtu dutela salatu du udalak

Ustezko lapurreta goizean izan da, Biañezko San Andres elizaren kanpoaldean. Ertzaintzak ikerketa hasi du.

2012ko maiatzaren 11
16:34
Entzun

Karrantzako (Bizkaia) Biañezko San Andres elizaren kanpoaldean brontzezko estatua bat lapurtu dutela salatu du gaur udalak ohar baten bidez.

Josep Montserrat Portella eskultorearen lana da, eta 300.000 euro baino gehiagoko balioa du. Estatua horretan Romualdo Txabarri irudikatzen da.

Udalaren arabera, 11:30ean gertatu da lapurreta. Goizean hainbat langilek estatua ikusi dutela azaldu du. Eskultura zutik mantentzen zuen oinarria "lekuz kanpo" zegoela eta, lapurreta izan dela uste du.

Udalak jakinarazi du Karrantzako bailarako "ondare kulturalaren eta elizako ondarearen" eskultura garrantzitsuenetakoa dela hori.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.