Politika

Kartzela politika gizatiartu egin behar dela uste du Azkarragak

Espainiako kartzela politikan aldaketak egin behar direla esan du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburu Joseba Azkarragak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Presoei egiten zaien tratua gizatiartu egin behar dela iritzi dio, eta euskal presoek besteek bezelako tratamendua izan behar dutela azpimarratu du. Bestalde, gerora, sindikatuek ere Enpreguaren Euskal Kontseiluan parte hartuko duten esperatza agertu du. Gainera, esan duenez, EAn ez dago inolako krisirik.

2004ko uztailaren 19a
10:46
Entzun
Epe ertain batean sindikatuek Enpleguaren Euskal Kontseiluan parte hartuko dutela uste du Azkarragak. Izan ere, ELAk eta LABek ez parte hartzea erabaki dute. Azkarragaren iritzian sindikatuek elkarrizketa sozialari dagokionean proposamen zehatzak egin behar dituzte, beti ezetz esan beharrean.

"Epe motz edo ertain batean bi sindikatuek Kontseiluan parte hartuko duten itxaropena daukat. Han egon beharra daukate, lan arloko arazo askotaz hitzegingo baita. Haiek etorri bitartean ere lanean jarraituko dugu, bai enpresariekin hitzegiten eta baita hala nahi duten sindikatuekin ere".

Espetxe politika gizatiartu beharra

PSOEk PPk eraman zuen kartzela politika bera ematea ezinezkoa dela esan du Justizia sailburuak. Azkarragaren ustez, gizartiartu egin behar da kartzela politika. "Gizatiartu egin behar dela esaten dudanean, zera eskatzen dut, preso sozialei eta euskal presoei legea berdin ezartzea. Gaixotasun larriak dituzten preso guztiak aske uztea...".

Azkarragak argi azaldu du euskal presoek "beraien etxetik gertu" bete behar dutela zigorra, eta gainera, behin behineko zigorra "gehiegi" erabiltzen dela uste du. "Abusatu egiten da. ETAk 700 preso dituela esaten da, baina hori ez da egia. Behin behineko kartzela zigorra betetzen ari direnetako asko ez dira ETAkoak. Sumario bat dute irekia, baina hori ezin da onartu, sumario horiek itxi egin behar dira, behin betiko". Kasu horien artean Iñaki Uriaren auzia, 'Egunkaria'-rena eta 'Egin'-ena kokatu ditu, besteak beste.

EAren barruan krisirik ez

EAren Bizkaiko Zuzendaritzak Sabin Arana Bizkaiko Enplegu eta Trebakuntza diputatua kargutik kendu izanaz galdetuta, EAn ez dagoela batere krisirik azpimarratu du Azkarragak. Esan duenez, horiek eztabaida onartzen den alderdi batean gertatzen diren ohiko kontuak dira.

"Ez dut uste gure alderdia bereziki alteratua dagoenik. Uste dut komunikabideetatik garrantzi gehiegi eman zaiola. Alderdi barruan normalak diren kontuak dira horiek, garrantzi handiegirik gabeakoak. Eztabaida normala den alderdi guzitetan gertatzen dira horrelakoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.