Gipuzkoako Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Belauntzako (Gipuzkoa) alkateorde izandako batentzat, 2006an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) batzar batera "ordezkari izan gabe azaldu eta botoa emateagatik". 2003-2007 legealdian Sustraiak herri plataformako hautetsia izan zen hura.
Hain zuzen, Sustraiak-ek irabazi zituen 2003ko udal hauteskundeak Belauntzan, baina hilabete batzuetara EAJ-EAk eta Erroizpe herri plataformak kendu egin zioten.
Fiskaltzaren arabera, Belauntzako hautetsi hark parte hartu eta botoa eman zuen Uemak 2006ko urriaren 16an Zestoan (Gipuzkoa) egindako batzarrean, "nahiz eta jakin bazekien Udalak 2004ko otsailetik beste bi ordezkari izendatu zituela Uemarako eta berak ez zeukala ardura hori".
Euskara
Kartzela zigorra eskatu dute Belauntzako alkateorde ohiarentzat, "Uemara ordezkari izan gabe azaltzeagatik"
Gipuzkoako Fiskaltzak urte eta erdiko zigorra galdegin du. Sustraiak herri plataformako kidea zen alkateorde hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu